Martxo honetan Errekalde 37-47 eraikineko fatxaden birgaitzeari ere ekin diogu. Donostiako Errekalde auzoan, biribilgunearen ondoan aurki dezakezue eraikin multzo hau. SATE sistema erabiltzea jaso du arkitektoak, zortzi zentimetroko isolamendua erabiliz, eta mortero akrilikoko akabera.