Zerbitzuak
RENOVALAN eraikinen birgaitze-lanetan espezializatuta dago.
Zerbitzuak eskaintzen ditugu eraikinen parkean esku hartzeko eraikuntza-lan mota guztietarako: energia-arloko birgaitze-lanak nahiz ohiko birgaitzeak fatxadetan eta estalkietan, irisgarritasuna hobetzeko lanak eta igogailuak jartzea eraikinetan, eraikuntzako elementu zehatzen konponketa, Eraikinen Inspekzio Teknikoaren ondorioz egin beharreko zuzenketak, barneko birgaitze-lanak, urbanizazioak…
Urbanizazioetan beharrezkoak diren lanak egiten ditugu: eraikuntza-lanak, zaharberritzeak, lorategiak eta, behar izanez gero, baita txikienentzako aisialdiko ekipamenduen instalazioa ere.
Etxe-birgaitze bat oso aldian behin egiten da. Jakin badakigu gure eginkizunaren parte handi bat dela horrelako lan bati heltzeko garaian beharrezko izapide guztiak erraztea eta laguntza ematea.
Barnean nahiz kanpoan igogailuak jartzea edo berritzea – Igogailuak 0 kotara aldatzea – Legezko arrapalak jartzea.
Hasi euri-uren kanalizaziorako eta isolamendurako osagaien berrikuntzatik, eta teilatuaren birgaitze integralerainoko lan guztiak.
Auzokideentzat edo kalean dabiltzanentzat arriskua ekar dezaketen egoerak konpontzeko berehalako erantzunak.