Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgune hau eta bertako edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko, hau da, legea, lege-jakinarazpen hau, jardunbide egokiak eta ordena publikoa aintzat hartuz erabiltzeko. Era berean, konpromisoa hartzen du webgunea eta beraren bidez ematen diren zerbitzuak ez dituela erabiliko ez legez kanpoko edo lege-jakinarazpen honen aurkako helburu edo ondorioetarako, ez hirugarrenen interes edo eskubideei kalte egiteko, ez eta webgunea edo bertako zerbitzuak kaltetzeko, erabilezin uzteko edo hondatzeko edota beste erabiltzaileei webgunea normaltasunez erabiltzea galarazteko ere.
Horrez gain, erabiltzaileak espresuki hartzen du konpromisoa webgune honetan dauden datuak, programak edo dokumentu elektronikoak eta gainerakoak ez hondatzeko, ez eraldatzeko, ez baliogabetzeko edo beste inola ere ez kaltetzeko. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, halaber, webgunearen titularrak zerbitzua emateko baliatzen dituen baliabide informatikoen gehiegizko erabilera ez egiteko, hartara beste erabiltzaileei zerbitzuetarako sarbidea ez eragoztearren, eta orobat konpromisoa hartzen du ez duela egingo inolako ekintzarik sistema horiek kaltetzeko, eteteko edo haietan errorerik eragiteko.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez duela sartuko webgunearen titularraren edo hirugarrenen sistema informatikoetan edonolako eraldaketaren bat eragiten duen edo eragin dezakeen inolako programarik, birusik, makrorik, applet-ik, ActiveX kontrolik, edo bestelako gailu logikorik edo karaktere-segidarik.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu gunean egiten den nabigazioari buruzko informazioa eskuratzeko, cookieek aukera ematen digutelako bisitariek webgunean zer-nolako interakzioa duten ulertzeko.
Besteak beste, Google Analyitics aplikazioa erabiltzen dugu (analisi-cookieak). Horiez gain, hirugarrenen beste cookie batzuk ere egon daitezke; esaterako, gure webgunetik interakziorik egonez gero beste webgune batzuekin, hala nola Youtuberekin edo sare sozialekin.
Erabiltzaileak webgune honen cookieak desgaitzeko edo ezabatzeko eskubidea du eta noiznahi erabili ahal izango du eskubide hori. Horretarako, kontuan hartu behar da zer nabigatzaile erabiltzen den.
– Chrome-n hemendik: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=es
– Explorer-en hemendik: http://windows.microsoft.com/es-es/windows7/how-to-manage-cookies-in-internet-explorer-9
– Firefox-en hemendik: https://support.mozilla.org/es/kb/habilitar-y-deshabilitar-cookies-que-los-sitios-we
– Safari-n hemendik: http://support.apple.com/kb/ph5042
Webguneko eduki guztiak, kontrakoa adierazi ezean, webgunearen titularraren edo hirugarrenen jabetza esklusiboak dira, eta bai eta honako hauek ere (zerrenda hau enuntziatiboa da eta ez murriztailea): diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logotipoa, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak eta webgunean ageri diren gainerako osagaiak.
Halaber, webgunean dauden merkataritza-izenak, markak edo era guztietako bereizgarri guztiak legez babestuta daude. Webgunearen titularrak ez du lizentziarik edo baimenik ematen horien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen erabilera pertsonalerako, ez eta webgunearekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin lotutako beste edozein eskubideren erabilerarako ere.
Horregatik, erabiltzaileak aitortzen du webgune honen eduki guztiak edo parte bat edozein prozedura erabilita ere erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak, eraldatzeak eta, oro har, edonola ustiatzeak berekin dakarrela webgunearen titularraren edo eduki horien titularren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzea.
Webgunearen zati batek publizitate-edukiak izan ditzake, edo diruz babestuta egon daiteke. Iragarleen eta babesleen erantzukizuna da, eta haiena bakarrik, ziurtatzea webgunean sartzeko igorri duten materiala bat datorrela kasu bakoitzean aplikatzekoa izan daitekeen legearekin. Webgunearen titularrak ez du erantzukizunik izango publizitate-edukietan edo babesleen materialetan egon daitezkeen akats, oker edo irregulartasunen gainean.
Erabiltzaileak espresuki salbuesten du RENOVALAN, webguneko behin-behineko akatsen ondorioz zuzenean nahiz zeharka eragin daitezkeen kalteen erantzukizunetik, eta orobat webgunean sartzean izan daitezkeen behin-behineko etenaldi, geldiera, atzerapen edo anomaliek eragin ditzaketen kalteen erantzukizunetik. RENOVALANek konpromisoa hartzen du arretarik handiena jarriko duela webgunea babesteko, erabiltzailearen edo hirugarrenen sistema informatikoa kaltetu edo hondatu dezaketen birusetatik, troiarretatik eta horrelako beste elementuetatik. Nolanahi ere, erabiltzaileak salbuetsi egiten du RENOVALAN, elementu kaltegarri edo asmo gaiztoko horiek agertuz gero zuzenean nahiz zeharka sor litezkeen kalteen erantzukizun guztietatik.
Webgune honek erabiltzailearentzat interesgarriak izan daitezkeen hirugarrenen beste webgune batzuetarako estekak (linkak) eduki ditzake. RENOVALANek ez du bere gain hartzen webgune horietan ageri diren edukien nahiz iritzien gaineko erantzukizunik, erabiltzaileak ulertzen baitu webgune horiek eta haien edukiak ez direla RENOVALANenak.
Baldintza orokor hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Erabiltzailea, renovalan.com webgunea erabiltzean sor daitezkeen gatazkak ebazteko, Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko da, eta espresuki uko egiten dio beste edozein foruri.
RENOVALANek beretzat gordetzen du bere webguneko informazioa –eta orobat haren konfigurazioa eta aurkezpena– eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea; hori guztia noiznahi egin ahal izango du, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta hori egiteagatik inongo erantzukizunik bere gain hartu gabe.
RENOVALANek beretzat gordetzen du webgune honen erabilerarako baldintzak noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko, garatzeko nahiz eguneratzeko eskubidea. Erabiltzailea automatikoki egongo da derrigortuta webgunean sartzen den unean indarrean dauden erabilera-baldintzak betetzera, eta beraz, aldian-aldian irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.
Baldintza orokor hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Erabiltzaileak, renovalan.com webgunea erabiltzean sor daitezkeen gatazkak ebazteko, Donostiako epaitegi eta auzitegien mende jarriko da, eta espresuki uko egiten dio beste edozein foruri.
RENOVALAN, Arroako Industrialdea, 902 Nave 4 (Pol. Sansinenea) 20479 Zestoa, Gipuzkoa
IFZ: B75075606 · gipuzkoa@renovalan.com · renovalan.com · Tel.: 943 44 30 01
Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, RENOVALANek (aurrerantzean RENOVALAN), fitxategiaren arduraduna den aldetik, jakinarazten dizu zure datu pertsonalak –gure esku libreki, espresuki eta jakinaren gainean egonda jarri dituzun horiek– gure bezeroen fitxategian sartuko direla, eta fitxategi hori Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erregistratuta dagoela. Era berean, baimena ematen diozu renovalan.com webguneari zurekiko merkataritza-harremana eta kontratu bidezkoa izateko. Fitxategi horren helburuak hauek dira: zerbitzu-ematea egoki kudeatzea, merkataritza-harremanari edo erositako produktuen entregari buruzko informazioa zuri helaraztea eta, inprimakietan espresuki hala baimendu baduzu, gure sustapen- eta publizitate-jarduerak egitea edozein bide erabiliz, barnean hartuta merkataritza-komunikazioak bidaltzea SMS bidez, e-mail bidez edo posta bidez, zure interesekoak izan daitezkeen eskaintza, sustapen eta produktu nahiz zerbitzuen berri emateko. Inprimakietan nahitaezko gisa markatutako datuak beharrezkoak dira zure eskaerari erantzuteko. Horien berri ematen ez badiguzu, ezin izango da helburu hori bete.
Noiznahi erabili ahal izango ditut nire datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, eteteko edo aurka egiteko eskubideak, renovalan.com guneari jakinaraziz e-mail bidez (guipuzkoa@renovalan.com), edo posta bidez, helbide honetara idatziz: RENOVALAN, Narkis Balentziaga 14 – behea, 20749 Zestoa, Gipuzkoa.
Nahitaez sartu beharreko datuak: inprimakietan, izartxoa (*) duten laukiak nahitaez bete beharrekoak dira, eta horiek betetzen ez badira, ezin izango da kontsulta bidali edo eskaera egin.
Datuen egiazkotasuna: bezeroa da ematen dituen datuen egiazkotasunaren erantzulea, eta datu faltsurik ez sartzeko konpromisoa hartzen du, edo horiek aldatzeko konpromisoa, beharrezkoa balitz.
Erabiltzaileak hirugarren pertsonen datu pertsonalak sartuz gero, Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5.4. artikuluan ezarritakoa betez, adierazten du baduela espresuki hirugarren pertsona horien baimena, eta argitu dizkiela gai hauek: zein den eman dituen datuen edukia eta jatorria; datu horiek fitxategi batean jasoko direla; zein den fitxategi horren xedea; eskubidea dutela beren datuetara sartzeko, datu horiek zuzentzeko, eteteko eta aurka egiteko; eta zein diren pribatutasun-politika honetan ezarritako baldintzak.
Segurtasuna: RENOVALANek jasotako datu pertsonalen erabateko konfidentzialtasuna eta pribatutasuna bermatzen du, eta horregatik, funtsezko hainbat segurtasun-neurri hartu ditu, baimenik gabeko inor ez dadin sartu datu horietara, ez ditzan erabili, ez ditzan aldatu, ez daitezen galdu, eta era horretan datuen osotasuna eta segurtasuna bermatu dadin, eta batez ere, bete daitezen errege-dekretu honetan ezarritako neurriak: ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriak ezartzeko Erregelamendua onartzen duena. Enpresaren renovalan.com webguneak ez du inoiz datu pertsonalen inguruan sor daitezkeen gertakizunen erantzukizunik izango, baldin eta horien jatorria sistemen aurkako eraso bat edo baimendu gabeko sarbide bat bada eta ezarritako segurtasun-neurriek detektatu ezin izan badituzte, edo baldin eta horien jatorria izan bada bezeroak nahikoa arreta jarri ez izana bere sarbide-gakoak edo bere datu pertsonalak gordetzen eta zaintzen.