Renovalan

erreabilitazioak

Nor gara?

RENOVALAN (CONSTRUCCIONES Y REHABILITACIONES DEL UROLA S.L.) birgaitze-lanetan espezializatutako enpresa bat da, 2012an sortua. Uria Corporación Empresarial taldean dago, eraikuntzako adar desberdinetan espezializatuta dauden beste hainbat enpresarekin batera.

Zenbait faktorek bultzatuta, komenigarritzat jo genuen eraikuntza- eta birgaitze-lanak enpresa berri batean zentralizatzea; hain zuzen ere, honako irizpide hauetan oinarritu genuen erabaki hori: birgaitze-lanen merkatuak izandako hedapen azkarra, askotariko konponbideei aurre egin behar izateak dakarren konplexutasuna, eta alor horretan espezializatutako profesionalen zerbitzuak eskuratu beharra. 

Renovalan atención y ayuda
Gure zerbitzuak

RENOVALANek bere zerbitzuak eskaintzen ditu, dauden eraikinen parkean esku hartzeko eraikuntza-lan mota guztietarako (zerbitzuen katalogoa).

Gure arreta-eremua Gipuzkoa osora zabaltzen da; besteak beste, Bidasoa-Txingudin, Donostialdean, Urola-Kostan… aritu gara lanean.

Renovalan profesionales
Gure Profesionalak

Gure profesionalek esperientzia handia dute eraikuntza-lanetako espezialitate-mota horretan. Gainera, gure etengabeko hobekuntzari, prestakuntzari eta esperientziari esker, proposamen alternatiboak eskaintzen ditugu askotariko egoeratarako, betiere oinarrian irizpide berak hartuta: seriotasuna, gardentasuna eta segurtasuna.

Gure langile-taldean badira arkitektoak, arkitekto teknikoak, lanen arduradunak eta ofizialak, guztiak ere bete-betean inplikatuta gure proiektu guztiak zuzen burutzen direla zaintzen.

Renovalan Normativa Laboral y Medioambiental
Laneko eta ingurumeneko araudia

Lanean zorrotz betetzen ditugu lan-arloko lege-eskakizun guztiak; gure langileek etengabe jasotzen dute lan-segurtasuneko prestakuntza, beti eguneratuta egoteko; eta gure obretan beti betetzen dira gure lan-arloak berezkoak dituen lan-osasuneko arauak.

Argi erakutsi dugu ingurumenaren aldeko konpromisoa: prozedura zorrotzak betetzen ditugu hondakinak birziklatzeko, eta hautsaren nahiz zarataren ondorioak ahalik eta gehien murrizten ditugu, bai lanean ari garen eraikinetako bizilagunentzat nahiz inguruko eraikinetako bizilagunentzat, bai kalean dabiltzanentzat ere.