Zumaia – Estazioko 20ko lanen hasiera

Zumaiako Estazioko kaleko 20. zenbakiko fatxadak zaharberritzeko lanak hasi ditu Renovalanek. Birgaitze energetikoa da, 80 mm-ko lodierako SATE aplikatuta eta mortero akrilikoan bukatuta, paramentuak eta egitura-elementuak saneatu eta konpondu ondoren. Estalkiko teilategalaren iragazkaiztasuna ere konponduko da.