Birgaitze energetikoa – Renovalan

Birgaitze energetikoa

FATXADA AIREZTATUA

Birgaitze-lanetako fatxada aireztatua itxiturako eraikuntza-sistema bat da. Funtsean, honetan datza: kanpoaldetik eraikinaren fatxadari beste orri ez-estanko bat ainguratuta jartzea, egitura osagarri metaliko baten bidez.

Egitura osagarriko elementuen artean isolamendu termiko bat jartzen da, mortero itsasgarriaz edo plastikozko ziri batzuez eutsita.

Geruza isolatzailearen eta kanpoko orriaren artean aire-ganbera bat egiten da, aireztatzea errazten duena.

Fatxadetako piezen artean junturak ezarrita, giroko tenperaturaren gorabeherek eta gainerako eguraldi-eragileek eragindako dilatazioa xurgatzen da.

Horri esker, fatxadak itxura onari eusten dio luzaroan. Kanpoko orriak galera termikoak murrizten laguntzen du; izan ere, udan, kanpoko orria berotu egiten da eta efektu konbektiboa sortzen du, airea ganberaren barnean ibilarazten baitu: tximinia-efektuaren ondorioz aire beroa goitik kanporatzen du, eta behetik aire berri freskoagoa sartzen da; era horretan, barneko geruza isolatzailearen funtzioari laguntzen dio.

KANPO-ISOLAMENDU TERMIKORAKO SISTEMA (SATE)

SATE (ETICS) esaten zaio kanpoaldetik isolamendua jartzeko sistema bati. Eraikinen isolamendu termikorako erabiltzen da, eta elementu guztiak kit edo multzo batean datoz. Sistema horiek gutxienez 1 m2 . K/W edo gehiagoko erresistentzia termikoa izan behar dute, ETAG 004 gidan eta UNE-EN 13499 eta 13500 arauetan ezarritakoaren arabera. Eraikuntza berrietan nahiz birgaitze-lanetan erabiltzen dira. SATE sistemak zenbait irizpideren arabera sailkatzen dira: finkatze-motaren arabera, erabilitako material isolatzailearen arabera, jartzeko moduaren arabera eta akabera moten arabera. Oso garrantzitsua da SATE sistema fatxaden sistema integraltzat hartzea. Horrek esan nahi du osagai bakoitza multzo osoaren zati bat dela, eta sistemaren bateragarritasuna eta emaitzarik onena bermatzen duela. SATE baten osagai guztiak batera joateko sortu eta entseatu behar dira, sistema horri zer erabilera eman behar zaion kontuan hartuta

abantailak
Ikuspegi energetikotik begiratuta, fatxada aireztatuek aukera ematen dute udan eraikinean bero gutxiago sartzeko, lau mekanismoren bidez: estaldurak eguzki-izpiak islatzea (kolorearen arabera), tarteko aire-poltsa haizeberritzea, kanpoaldeko isolamendua eta inertzia termikoa, eta hala, girotze-kostuak nabarmen murriztea lortzen da. Urte-sasoi hotzean, berriz, fatxada aireztatuak ez du inolako onurarik ematen. Bestalde, fatxada aireztatuek kanpoko zarataren aurkako isolamendu akustikoa areagotzen dute; izan ere, lehenik paramentu-geruzak dituzte, tartean aire-geruza eta kanpoaldean isolatzailea, eta horrek eragingo du zarata xurgatzea. Xurgapen hori, alde batetik, materialek islapenerako, xurgapenerako eta transmisio akustikorako duten gaitasunaren araberakoa izango da, eta bestetik, haien tamainaren, lodieraren eta jartzeko eraren araberakoa, bai eta eraikinaren igeltserotza-egituraren portaeraren araberakoa ere. Neguko hilabeteetan tximinia-efektua txikiagoa da, eta barneko isolamendu termikoa da energia-errendimendu hobea bermatzen duena. Konponbide honek balio estetikoa eransten dio fatxada birgaituari, obra berri baten itxura ematen baitio. SATE konponbidearekin alderatuta, hasierako kostua handiagoa da, baina inbertsioa epe ertainera aztertuta, ikus daiteke konponbide hori zeharo lehiakorra dela, are gehiago ohiko birgaitze baten aldean, kontuan hartuta ohiko birgaitzeetako konponbideak zarpiatu tradizionalak edo geruza bakarrak jartzea izaten direla, eta ez dutela fatxada termikoki isolatzen.
SATE sistema batekin, eraikina kanpoaldetik estali eta isolatu egiten da, haren geometriak egokituz, baita zailenak ere, jarraitutasunean etenik egon ez dadin. Beraz, zuzen planteatu eta ezartzen denean, erraza da eraikinaren zubi termiko gehienei konponbidea ematea. SATE sisteman isolatzaileen lodiera egokiena erabiltzen denean, kanpora disipatzen den energia izugarri murrizten da; horrenbestez, erregai-kontsumoa %30 inguru murrizten da, eta horri esker energiaren aurrezpena handia eta jarraitua da (berogailuarena neguan eta aire girotuarena udan). Kalkuluen arabera, sistema hori jartzeko egiten den inbertsioa hurrengo bost urteetan amortizatzen da, batez beste. SATE sistemen beste alderdi on batzuk:
  • SATE sistema bat jartzen denean, erabiltzaileei beren etxebizitzen barnean ahalik eta eragozpen gutxien eragiten saiatzen da (hautsa, hondakinak kentzea, lan egiteko faseak sinplifikatzea eta denborak murriztea).
  • Sistemak eraikinaren balio ekonomikoa handitzen du, fatxadaren birgaitze hutsak baino askoz ere gehiago.
  • Sistema honekin ez da murrizten etxebizitzen barneko espazio bizigarria.
  • Kondentsazioen arriskua murrizten du sistemak. Gainera, SATE sistemak iragazgaitzak dira urarekiko, eta iragazkorrak ur-lurrunarekiko.
  • Eraikinaren kanpoko geruza eta egitura baldintza termo-higrometriko egonkorretan mantentzen du, eta erabat laguntzen du eraikuntza-materialek luzaroago irauten eta tenperatura-gorabeheren ondoriozko narriadura galarazten: arrakalak, ur-infiltrazioak, disgregazio-fenomenoak, orbanak, lizunak eta hormetako inpregnazioak.
  • Ez dago zarpiatu zaharra kendu beharrik, zatiren bat askatu eta erortzeko arriskurik ez badago.
  • Ingurumena errespetatzen dute: ez dute gai kutsagarririk barreiatzen, ezta ingurumenari kalte egiten dion gairik erabiltzen ere; birziklagarriak dira, eta energia-galerak murrizten dituzte.
  • SATE sistemek, eraikin baten itxituraren isolamendu termikoa hobetuz, jasangarritasun-irizpideak lortzea errazten dute.
  • SATE sistemak modu integralean ezartzen dira, osagaien bateragarritasuna bermatzeko.
esquema constructivo
Konparazioa

Alderik handiena da fatxada aireztatuan tarte txiki bat uzten dela akaberako materialaren eta isolamenduaren artean. Aire-ganbera horri esker, kanpoaldeak guardasol baten funtzioa egiten du udan, eta gabardina baten funtzioa neguan.

Toldo batean bezala, edo udan eguzkitik babesteko beste edozein sistematan bezala, isolatzailearen eta kanpoko «azalaren» artean geratzen den airea etengabe haizatzen da, eta fatxada aireztatuak behar bezala funtzionatzen du. Horregatik, fatxada aireztatuetan, piezen artean tarte txikiak uzten dira. Zirrikitu horietan zehar ibiltzen da airea barnetik kanpora eta kanpotik barnera.

ENERGIA-AURREZPENA   %75

ISOLAMENDU AKUSTIKOA  %72

Fatxada aireztatua jartzea teknikoki zailagoa da, eta beraz, kontu handiz egin beharreko lana da. Profilez osatutako egitura osagarri bat ezartzea eta nibelatzea eskatzen du, eta ondoren akaberako geruza nibelatzea. Kanpotik fatxada zaharrera doan edozein pieza metaliko zubi termiko bat da; horregatik, ahalik eta ainguratze gutxien jartzen dira egitura osagarri berriaren eta fatxada zaharraren artean.

Fatxada aireztatu bat ezartzea teknikoki konplexuagoa da. Horixe da kostua handiagoa izatearen arrazoi nagusia.

DIRULAGUNTZAK: BAI

Fatxada aireztatu baten kostuak faktore askoren araberakoak badira ere (materialak, fatxadaren formak…), oro har esan daiteke m2-ko inbertsioa SATE sistemarena halako bi dela.

Parametro honen balorazioa fatxada zaharraren katalogazioaren araberakoa da.

Fatxada aireztatuak ezinbestean dakar fatxada «zatikatzea». Zati horien arteko zirrikituetatik aireak etengabe ibili behar du zirkulatzen, eta beraz, tarteek hori ahalbidetzeko bezain txikiak izan behar dute.

Nolanahi ere, fatxada baten zatiketa ongi aztertu beharrekoa da, eta are gehiago eraikinaren tamaina txikia edo/eta modulatzen zaila bada.

Bi sistemek dituzte jartzeko jarraibide batzuk, eta ez lirateke hondatu behar ohiko akabera bat baino gehiago.
Ez da libratzen denboraren iraganak piezetan eragiten duten narriaduratik edo zikinkeriatik, baina akabera mota asko dago aukeran, eta hor erakutsi beharko du fabrikatzaileak bere balioa.

Muturreko beroa duten klima edo egoeretan, isolatzaileak berokuntza atzeratzeko ahalmena du (horregatik da isolatzailea), baina tenperatura altuan eta eguzkitan orduak eta egunak igaro ondoren, isolatzaileak berak ere tenperatura altua hartuko luke, eta fatxadari itsatsita dagoenez, beroa barrurantz transmitituz joango litzateke.

ENERGIA-AURREZPENA     %70

ISOLAMENDU AKUSTIKOA    %65

SATE sistema batean ez dira profilak instalatu behar. Xaflak lehengo fatxadaren gainean ezartzen dira (behar bezainbeste «laua» dela bermatuta). Haren kostu espezifikoa fatxada aireztatuaren kostuaren erdia izan daiteke. DIRULAGUNTZAK: BAI. Isolamendu, konfort eta efizientzia energetikoaren ikuspegitik inongo ekarpenik egiten ez duten beste aukera batzuen aldean, honako kostu hauek ditu:
  • Geruza bakarreko zarpiatze-sistemaren aldean: SATE fatxada %70 garestiagoa da.
  • Porlanezko morteroaz zarpiatzeko sistemaren aldean: SATE sistemaren inbertsioa bikoitza da.
Parametro horren balorazioa lehengo fatxadaren katalogazioaren araberakoa da.

Itxura kontuan hartuta, paramentuen jarraitutasuna ahalbidetzen du.
Hala ere, Europako zenbait herrialdetan, suteen aurkako segurtasunagatik, horma-atal handiak bereizteko hesiak edo zerrendak ezartzera behartzen dute, sua eraikin osora zabaltzea eragozteko.

Bi sistemek dituzte jartzeko jarraibideak, eta ez lirateke hondatu behar ohiko akabera bat baino gehiago.
Gainazalaren pintaketa ohiko zarpiatuaren maiztasun berarekin egin behar da.